Ordutegien harira, igerileku olinpikoa egunero zabalduko da 7:30etik 21:30era (15:30etik 16:30era itxiko da garbiketa eta desinfekzio lanetarako), eta tarte horretan, halaber, igeriketa askerako eguneko ordu bat erreserbatu ahal izango da. Haurren igerilekuak eta gune berdeak erabilgarri jarriko dira 10:30etik 20:30era.
Udako igerilekuen erabilerarako modalitate ezberdinen aurretiko hitzordu bidezko erreserba Getxo Kirolak-eko harpidedunengana zuzenduta dago, eta egin ahal izango da Getxo Kirolak-en webgunean, zuzenean Faduran edota 944 308 070 telefonoan. Era berean, edukieraren % 5 erreserbatuko da harpidetu gabeko pertsonentzat, zeinek sarrera bat eskuratu ahal izango duten Fadurako bulegoetan, betiere plaza libreak daudenean.
Amaitzeko, Fadurako barruko igerilekuen udako ordutegia hurrengoa izango da: astelehenetik barikura 16:30etik 19:30era (asteburutan 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era). Gobela kiroldegiko igerilekuak jendearentzat zabalduko dira 7:30etik 21:30era, astelehenetik barikura (asteburutan 8:30ean zabalduko dira), eta abuztuan itxita egongo dira.