Iazko, 2020ko, Mugikortasunaren Europako Astearen barruan, haurrentzako marrazki-lehiaketa egin zen, "Nola mugitzen zara Getxotik" leloaren pean. Txikienak mugikortasun iraunkorraren garrantziaz kontzientziatzeko jarduera izan da, eta 50 parte-hartzaile baino gehiagoren artean 4 irabazle aukeratu dira: 4 eta 6 urte bitarteko kategorian, Maddi Mardaras (1. saria) eta Maialen Casado (2. saria) neskatoak saritu dituzte; 7 eta 9 urte bitarteko kategorian, beste bi neskatok jaso dute saria: Haizea de Frutos (1. saria) eta Libe Manzano (2. saria). Horietako bakoitzak eskola-material sorta bat jaso du.
Aste Berdearen barruan, bi lehiaketa antolatu ziren baita ere. Argazkigintza lehiaketan, naturako kategorian, lehen saria, 100 eurokoa, Jose Manuel Echevarriarentzat izan da, eta bigarrena Cristina Ilarduyarentzat, 50 eurokoa. Ingurumen-salaketaren kategorian, Daniel Monteliok irabazi du sari nagusia, 100 euro. 40 argazki baino gehiago aurkeztu ziren lehiaketara, eta Iñigo Sierrak egin zuen aukeraketa, Profesionalen Federazioko argazkilari maisuak.
"Janaria prestatzen, birziklatzen eta natura zaintzen" lehiaketan –errezeta bat egin eta hura nola prestatu zen eta sortutako hondakinen ontziak nola kudeatu ziren azaltzea zen helburua–, irabazle bakarra Veronica Rincon izan da, "Kalabazinezko tallarinak izokinarekin eta gazta-saltsa leunarekin" izeneko errezetagaz. Sari gisa, bazkaria/afariaz gozatzeko aukera izango du Getxoko jatetxe batean.