Garbiketaren helburua da “hiritarrak sentsibilizatzea, gizakion jarduerak kostaldean, ozeanoetan, aintzira eta ibaietan dituen ondorioen inguruan. Eta hiritarrak arduratzea beren ekintzek ingurumenean eragin txikiagoa izan dezaten”. Besteak beste, herritarrak heztea eta erantzule egitea da helburua: itsasertzaren aberastasunaz eta hauskortasunaz eta gure keinuek naturan dituzten ondorioez; hondakinen jatorriaz (%80k kontinentean du jatorria), horien bizi-iraupenaz eta kostaldeetan duten eraginaz; eta herritarren keinu ekologikoez.
Urpekari taldeak pertsona boluntarioen laguntza izango du lehorrean eta, horregatik, udalerriko bizilagunak bultzatu nahi dira parte har dezaten.