Lehengo lerroa, 5.000 eurogaz, hizkuntza-murgiltze laburreko jarduerak laguntzera bideratuta dago, hala nola barnetegiak edo eguneko irteerak. Bigarren lerroak, 10.000 eurogaz, aldi luze batean euskararen erabilera aktiboa bilatzen duten ekimenak bultzatuko ditu, esate baterako antzerkia, bertsoak edo berbodromoak. Hirugarren lerroa, 5.000 eurogaz, errefortzu klaseetarako izango dira, euskara mailagatik beraien formakuntza prozesuan atzean geratzeko arriskuan daudenak laguntzeko. Laugarren lerroak 15.000 euro bideratuko ditu euskaraz garatzen diren ohiko jardueretara, horien artean, futbola, saskibaloia, xakea... eta bosgarrenak 5.000 euro Euskararen Eguna, euskal astea bezalako ekitaldiak antolatzeko.
Informazio gehiagorako, hemen.