Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Uraren Euskal Agentziak (URA) jarduketa-protokoloa aktibatu dute azken orduetako baldintza meteorologiko txarren ondoren. Hala, egindako analisien ondoren, ondorioztatu dute Getxoko Areetako, Ereagako eta Arrigunagako hondartzetako uretan ez direla araudian ezarritako kalitateko irizpide mikrobiologikoak betetzen. Ondorioz, aldi baterako, debekatu dute hondartza horietan bainatzea.
Muskiz eta Zierbenako La Arena hondartzan, ostera, analisietan bertako urak araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak betetzen dituela baieztatu denez, bainua librea da. Gauzak horrela, atzo kautelaz ezarritako ez bainatzeko gomendio-protokoloa itxi da.
Osasun Sailak jarraituko du hondartzako uraren kalitatea aztertzen, harik eta gertakaria amaitu arte, eta emaitzen berri emango du.