Gaurtik, ekainaren 21etik, aurrera, Solstizioaren erronka izeneko jolasaz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek. Izan ere, Egizuk, Itxartuk, Gorrondatxe Kultur Elkarteak, Yala Plataformak, Bizarra Lepoanek, Albek eta Plataforma Etorkinen Federazioak antolatuta, San Juan jaien magia eta tradizioa ezagutarazteko parada izango dute parte-hartzaileek Getxoko kaleetatik zehar egiteko antolatu duten jolas horren bitartez.
Azaldu dutenez, jokalarien xedea izango da udaren hasieragaz lotura duten galderak eta probak ikertu eta asmatzea, mugikorraren laguntzagaz.
Erronkei heldu baino lehen, Josu Larrañagak hurrengo bideo honetan kontatzen duena ikusteko gomendatu dute antolatzaileek.
Eta gainera, etxeko txikientzako ipuin berezi hau ere prestatu dute:
Parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute hurrengo formularioan; izen-ematea uztailaren 7ra arte irekita egongo da.