San Nikolas kaleko eraikina birgaitzeko obrak egiteko epea 22 astekoa da, eta lanetan egingo den inbertsioa 149.095 eurokoa da (BEZa barne).
Udal-titulartasuneko eraikina 1890ean eraiki zen, eta 1948an Miguel Beascoa Arribi arkitektoak zaharberritu zuen. Babestua dago, Algortako Portu Zaharreko hirigune historikoa osatzen duen multzoaren zati baita.