Deialdiak bi ildo ditu. Lehenengoa, 11.200 eurogaz, euskarazko jarduerak antolatzeko lokal baten gastuetan laguntzeko. Eskaerak aurkezteko epea datorren uztailaren 2ra arte egongo da zabalik.
Bigarren ildoa, 20.450 eurogaz, auzoetako Olentzeroak antolatzean sortzen diren gastuetan laguntzeko da. Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 17a izango da.
Eskaerak era telematikoan egin beharko dira Administrazio Elektronikoko Bulegoaren bitartez.