Oraingoan ere jendaurrean erakutsiko dira maskotak, asteburu honetan bertan, udalerriko hiru tokitan, adopzioan emateko: barikuan, uztailak 2, Algortako San Nikolas plazan, 16:00etatik 20:00etara; zapatuan, uztailak 3, Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan, 10:00etatik 14:00etara; eta domekan, uztailak 4, Areetako Geltokia plazan, 10:00etatik 14:00etara ere.
Udalak kartel bat prestatu du Getxon jasotako txakur eta katu guztiak ezagutarazteko. Horretan, bakoitzari dagokion izena, adina, arraza eta izaerari buruzko datuak ematen dira. Ikusi hemen.