Kokapen horietan guztietan, erabiltzaileek irakurketa anitzez gozatu ahal izango dute. Terrazak astelehenetik barikura egongo dira zabalik honako ordutegi honetan: 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Terrazen mailegu-zerbitzua COVID-19ren aurkako prebentzio neurri guztiak hartuta egingo da.
Guztira, 2.000 liburuz osatutako liburu-funtsa eskainiko dizkiete Terrazek erabiltzaileei. Horrela, udal-liburutegien arduradunek hautatutako eleberriak, ipuinak, komikiak eta abar, izango dituzte eskura.
Irakurtzeko guneak
Gainera, Terrazez gain, aurten udal-liburutegiek, uztail eta abuztu osoan zehar, liburu askeak irakurtzeko guneak jarriko dituzte Fadura kiroldegiko kanpoko igerilekuetan eta Algortako Azokan.