2021eko udako kultur egitarauak

Aurten ere online egingo dute Getxoko Nazioarteko Paella Lehiaketa

Erredakzioa 2021ko uzt. 8a, 19:07

Iazko zapia. © ITXAS ARGIA

Iaz iragarri zuten modu berean, aurten ere ez da ohi bezala ospatuko Getxoko Nazioarteko Paella lehiaketa. Hala ere, Itxas Argia taldeak azaldu duenez, 2021ko edizioa streaming bidez egingo da, eta horretan parte hartzeko ezinbestekoa da urte honetarako prestatutako zapia erostea. Daborduko hori eskura daiteke, 2 euroan.

Egitaraua:

Uztailak 25, domeka

  • 12:00 Txalaparta deia.
  • 12:05 Aurreskua.
  • 12:15 Dantza emanaldia, Itxas Argia dantza taldearen eskutik.
  • 13:30-15:00 Paellen argazkien aurkezpena, WhatsApp bidez (640 506 223)

Azkenengo orduan sarien banaketa egingo dute.

Jarduera guztiak streaming bidez egingo dira, eta argazkietan aurkeztu gura den paellagaz batera kuadrilla eta aurtengo zapia agertu behar dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun