Zoru indargetzaileak berrituko dituzte Santa Ana Plazako jolasguneetan

Erredakzioa 2021ko uzt. 8a, 20:26

Areetako Santa Ana Plazako zoru indargetzaileak aldatzen hasiko direla eta, aipatutako aldeak balizatzen hasi dira, baita erabili beharreko materialak pilatu ere.

Lanen iraupena aste bi ingurukoa izango da, baldintza meteorologikoek laguntzen badute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun