Aurten ere, ipuin laburren lehiaketa antolatu du Abian kultur elkarteak

Erredakzioa 2021ko uzt. 14a, 18:59
Aurten ere, Algortako Abian kultur elkarteak ipuin laburren lehiaketa jarri du martxan, 16 urtetik gorakoentzat. Interesatuek abuztuaren 31ra arte izango dute parte hartzeko aukera. Horretarako, lanak abianlehiaketak@gmail.com helbidera bidali beharko dira. Sari bi egongo dira, euskarazko eta gaztelaniazko kategoria bakoitzeko bana: Algortako Dendak elkarteko komertzioetan erabiltzeko 150 eta 50 euroko bonu bana, hurrenez hurren.

Abian kultur elkarteak, bigarrenez, ipuin laburren lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko epea abuztuaren 31ra izango da, eta parte hartzaileek bete beharreko baldintza bakarra da lana aurkezteko momentuan gutxienez 16 urte beteak izatea. Gaia norberak erabaki dezake, beraz, ez dago aitzakiarik sormenari bide eman eta paper zuria betetzen hasteko. Algortako Dendak elkarteko komertzioetan erabiltzeko 150 eta 50 euroko bonu bana izango da saria, euskarazko zein gaztelaniazko kategorietan, hurrenez hurren.

Parte hartzeko, beranduenez abuztuaren 31rako bidali beharko da ipuina abianelkartea@gmail.com posta helbide elektronikora. Lanek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Parte hartzaileak, lana bidalitako momentuan, gutxienez 16 urte edukiko ditu.
  2. Lanak euskaraz zein gazteleraz bidali daitezke. Euskarazko lanek euren artean lehiatuko dute, gaztelerazkoek gaztelerazkoen artean. Kategoria bakoitzeko irabazleak zein aipamen bereziak saria jasoko dute.
  3. Lanaren gutxieneko luzera orrialde batekoa izango da, eta gehienez hiru orrialde izango ditu (A4).
  4. Lana Times New Roman edo antzeko letratipoan idatziko da, tamaina 12koa izanik. Lerroartea 1,5ekoa izango da.
  5. Lanek originalak eta inon argitaratu edo saritu gabeak izan beharko dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun