Gaur goizean aurkeztu dituzte Getxoko Arraun Elkartearen egoitzan domekan jokoan egongo diren bi banderak. Bertan, Amaia Agirre Getxoko alkateak, Borja Rodrigo TKEko presidenteak, eta Getxo Arraun Elkarteko Presidente den Melquiades Verdurasek parte hartu dute.
“Maila altuko ekitaldi ba da, dagoeneko ohikoa da estropada egutegian, baita Lehendakariaren Omenaldia ere. Herriarentzat ekitaldi garrantzitsua da eta polita ere”, esan du Agirrek.
Bere aldetik, Rodrigok azpimarratu duenez, “Getxo bisitatzea klasiko bilakatu da. Gainera, estropada eremua ikusgarria eta polita da, ez soilik arraunlarientzat, baita ikusleentzat ere”.
Azkenik, antolatzaile moduan ere izan da Getxo Arraun Elkarteko presidentea, eta onartu duenez, “ohikoa da gure egutegian. Pozik gaude Getxon halako mailako estropada bat izateagatik”.
Jardunaldia 11:40ean hasiko da Euskotren Ligako lau traineruakaz, eta, jarraian, Eusko Label Ligako estropadaren txanda izango da. Estropada horretarako txandak Orion jokatuko den aurreko jardunaldiko sailkapenaren arabera osatuko dira.