Hain zuzen ere, sareko dendatan euskaraz eskatu dutenen artean 2.200 poltsa banatu dira, Ginkana digitala 480 lagunek bisitatu dute, presentzialean 33 pertsonak hartu dute parte eta 23 gaztek Tik Tok lehiaketan. Partaideen artean 100 euroko bederatzi sari gastatzeko eta lau opari sorta banatu dira.
“Kanpainarekin euskararen erabilera indartzeko beste urrats bat eman nahi izan dugu eta uste dugu hori lortu dugula, herritarren partaidetzak eta gizarte sareetan izan den mugimenduak erakusten dutenez, besteak beste, Facebooken eta Instagramen kanpainaren bideoa 16.000 lagunetatik gora jaso dutelako, ia 13.000 erreprodukzio izan dira eta Ginkanak 14.700 iriste lortu baititu”, azaldu du Irantzu Uriarte Euskara zinegotziak.