Virginia Diaz arraunlari getxoztarra lemazainik gabeko biko (W2-) finalerako sailkatu zen atzo Tokio 2020 Olinpiar Jokoetan. Hala, Aina Cid kataluniarragaz batera, Raspas del Embarcadero klubeko kirolaria dominaren bat eskuratzeko lehian aritu da gaur, baina ez du arrakastarik izan.
Zeelanda Berriko ontziak irabazi du urrea, 6: 50.19 denborarekin. Hala, Grace Prendergast eta Keri Gowler dira olinpiar txapeldun berriak. Zilarra Errusiarentzat izan da (+ 1: 26), eta brontzea Kanadarentzat(+ 1: 91).