Bilbotik abiatuko da domekan Getxoko Txirrindulari Zirkuitua-Otxoa Anaiak Memoriala

Erredakzioa 2021ko uzt. 30a, 15:25
Getxoko Txirrindulari Zirkuitua, artxiboko irudia. CC BY SA-BIZKAINO

Abuztuaren 1ean, domekan, egingo da Getxoko Txirrindulari Zirkuituaren 76. edizioa –Otxoa Anaiak Memoriala–. Oraingoan, aurrekoetan ez bezala, lasterketa Bilbotik abiatuko da. Izan ere, Punta Galea Txirrindulari Elkartea eta Bilboko Udala akordio batera iritsi dira aurtengo irteera-puntua Guggenheim Museoko zabalgunea izateko; handik abiatu ondoren, tropela Getxora joango da, eta bertan berreskuratuko du ohiko hiri-zirkuitua.

Getxoko 76. Txirrindulari Zirkuitua-Otxoa Anaiak Memoriala domekan egingo da eta, oraingo honetan, Bilbotik abiatuko da. Punta Galea Txirrindulari Elkartea eta Bilboko Udala akordio batera iritsi dira aurtengo lasterketaren irteera puntua Guggenheim Museo parean izateko. Lehen aldia izango da irteera Getxotik kanpo kokatzen dena, antolakuntzaren aldetik urrats bat gehiago suposatuz.

Joseba Arrizabalaga lasterketaren antolatzaile eta Punta Galea Txirrindulari Elkarteko kideak eskertu du Getxo eta Bilbo bezalako bi udalen konpromisoa euren egutegiko tradizio gehieneko probetako baten ibilbide berri honekiko: "Guretzat, antolatzaile bezala, era honetako elkartzeak, Getxo eta Bilbo udalerriek egin dutenaren bezalakoak, oso garrantzitsuak dira probaren hazkunderako”.  

Pixkanaka garatu diren hobekuntza horiek munduko talde onenen interesa pizten joan dira, eta horrek bere isla izan zuen aurreko edizioko partaidetzan, World Tourreko bost taldek eta maila handiko txirrindulariek parte hartu baitzuten, besteak beste, Mikel Landa, Peio Bilbao, Damiano Caruso (azken garailea), Mark Cavendish, Giacomo Nizzolo, Mads Pedersen (orduko munduko txapelduna) edo Fernando Gaviria.

Zirkulazio-murrizketak

Kirol-proba dela eta, 11:30etik 17:00etara hurrengo trafiko-neurriak sartuko dira indarrean:

- Debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea.

- Artatzako biribilgunean, Ereagako noranzkoko zirkulazioa 9:00etatik aurrera etengo da, eta Ereagako hondartzarako, Kirol-porturako eta Portu Zaharrerako sarbidea 7:00etatik aurrera.

- Euskal Herria kalea: Trafikoa moztuta autobiarako noranzkoan. 

- Sarrikobaso kalea: Zirkulazioa debekatuta Algortako Etorbiderako noranzkoan (Algortarako sarbidea Bidezabaletik).

- Erredentore kalea: Zirkulazioa debekatuta Sarrikobasorako noranzkoan.

-  Los Chopos etorbidea: Norabide bakarreko helbidea Plentzia-Bilbo.

- Zugatzarte etorbidea: Zirkulazioa debekatuta Bilborako noranzkoan.

Euskotrenen autobusek ibilbidea aldatuko dute eta garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.

Punta Galea Txirrindularitza Elkarteak, zirkuituaren antolatzaileak, eta Udalak zaleei lasterketa telebistabidez ikusteko gomendatzen die eta bertaratzen direnei, berriz, gogorarazten diete prebentziorako neurriak hartzea eta ohiko prebentzio- eta higiene-arauak errespetatzea garrantzitsua dela: maskara erabiltzea, jende-pilaketak saihestea eta gutxienez 1,5 metroko segurtasun-tartea errespetatzea.    

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun