Atzo, astelehenean, Bizkerreko lehen taldeak Faduran hasi zen aurre-prestaketa lanak egiten. Lehen Maila Nazionaleko jokalariak aurkeztu zituzten, eta, azpimarratu zutenez, espero dute 2021-2022 denboraldia aurrekoa baino "normaltasun handiagokoa" izatea.
Talde berritua aurkeztu zuten, hainbat jokalarik baja eman dutelako edo kirol-ibilbideari amaiera ematea erabaki dutelako; "berrikuntza hori harrobiko jokalariekin egin da batez ere", azaldu dute.
Teknikariei dagokienez, Iñigo Juaristi izango da lehen entrenatzailea, eta Vanessa Rodriguez bigarrena. Ander Hermosa prestatzaile fisikoa izango da, Dani Arbaiza arduratuko da atezainen prestakuntza espezifikoaz eta Fran Espada talde teknikoa osatuko du analista gisa.
Bizkerre Emakumezkoen Lehen Nazionaleko bigarren taldean lehiatuko da, eta irailaren 5ean Boluen Santanderreko CDE Racing Féminasen aurka izango du lehen norgehiagoka. Taldeak ilusio handiz hasiko du denboraldia, eta gogo handiko taldeen kontra lehiatu ahal izateko asmoz.