Areneondo kaleko trafikoan aldaketak, argiztapeneko kanalizazio-lanak direla eta

Erredakzioa 2021ko abu. 5a, 16:17
Obrak kalean, artxiboko irudian.

Algortako Areneondo kalean argiteria publikoa eraberritzeko egingo diren kanalizazio-lanak direla-eta, bihar ostiraletik aurrera, abuztuak 6, eragin puntualak izango dira oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioan.

Getxoko Udalak jakinarazi duenez, aldaketak behar bezala seinalatuko dira.

Lanak egiteko epea zazpi egunekoa izango da, gutxi gorabehera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun