Munduko Sokatira Txapelketan (Tug of War Championships), Nazioarteko Federazioari (TWIF) atxikitako elkarte eta klubek parte hartzen dute. 2020ko irailerako aurreikusita zegoen txapelketa egitea, baina COVID-19aren pandemiak eragindako egoerak urtebetez atzeratzera behartu zuen.
Sokatira Mundialak Getxoko Udalaren babesa du, besteak beste, eta haren helburuetako bat da aukera paregabea eskaintzea kirol hau goi mailan ezagutzeko eta gozatzeko; alegia, milaka urte dituen eta balio oso garaikideak proiektatzen dituen kirola: berdintasuna, fair play, giro ona, inklusioa, iraunkortasuna...
Izan ere, Euskadiko eta Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federazioak eta Getxo Herri Kirol Taldeak osatzen duten antolakuntzak, daborduko ireki du epea txapelketan laguntzeko prest dauden pertsonentzat (18 urtetik gorakoentzat), bai ekitaldiaren egunetan, bai aurreko eta ondorengo egunetan, ordezkaritzen etorreragaz eta irteeragaz batera.
Hautatutako laguntzaileek honako alderdi hauek babestuko dituzte: talde parte-hartzaileei laguntzea, covid-neurrien kontrola, zeregin logistikoak, etab. Horretarako, aurretiko prestakuntza emango zaie, eta uneoro izango dute erakundearen laguntza, eskatutako lana modu eraginkor, seguru eta errazean egin dadin.
Parte hartu gura dutenek hemen eman dezakete izena.