Netflix ekoizleak Getxoko Arrigunaga hondartza eta Galeako inguruak aukeratu ditu Intimidad telesailaren grabaketa egiteko. Horren ondorioz, barikuan, abuztuaren 13an, trafiko-murrizketak egongo dira inguru horietan, eta, egun osoan zehar, debekatuta egongo da aparkatzea Altube kalean, Arrigunaga hondartzara bidean eta Galeako aparkalekuan.
Gainera, Itsasargi errepidean ere trafiko-murrizketak egongo dira 17:30etik 24:00etara; izan ere, Peña de Santa Marina kaletik Galeako errepidera sartzeko noranzko bakarra ezarriko da, eta Galeako irteera Peña de Santa Marina kalerantz Juan de Vallejo Real de Asua kaletik egingo da. Hala ere, filmaketaren zatirik handiena gauez egingo dutela jakinarazi du Getxoko Udalak.
Txintxua Films ekoizlea filmatzen ari den Intimidad telesailak Bilboko udaletxeko zinegotzi baten gorabeherak kontatzen ditu, eduki sexualak dituen bideo bat sare sozialetan hedatzen denean bere lanpostua arriskuan geratzen denean. Besteak beste, telesail horretan parte hartzen dute Marta Fonz, Koldo Almandoz, Itziar Ituño, Patricia Lopez Arnaiz edo Emma Suarez akteoreek.