Euskal Herria Kopan parte hartuko duten futbol-taldeak multzo bitan lehiatuko dira. A multzoan kokatu dira Lehen Mailan jokatzen duten lau taldek: Athletic Club, Reala, SD Eibar eta Deportivo Alaves; . B multzoan, aldiz, U.D Mutilevera, C.D Aurrera de Vitoria, S.D San Ignacio, Bizkerre F.T, Añorga K.E.E, Oiartzun K.E eta Angeluko Isatsak talde lapurtarra arituko dira.
Lehia zapatu honetan, hilaren 14an, hasiko da, lehenengo kanporaketagaz. Bizkerreko neskak, baina, libre gelditu dira, eta zuzenean pasako dira bigarren kanporaketara.
Antolatzaileek adierazi duten bezala, zaleak partidak ikustera gerturatu ahal izango dira; iaz ez zen horrelakorik gertatu, pandemiaren ondorioz. Aurten, futbol-zelai bakoitzak bere mugak eta sarbideak ezarriko ditu.