COVID-19aren pandemiaren egoera epidemiologikoa ez da batere ona, ez EAEn, ezta Getxon ere. Hori dela eta, aurten ere ez da Portu Zaharreko jairik egongo egunotan. Horixe gogoratu du jai-batzordeak gaur, abuztuaren 12an, Bariko Nikola Deuna, Portu Zaharreko jaietako zaindariaren eguna, ospatzen dela aprobetxatuta.
Horrenbestez, herritarrei dei egin diete Portura ez jaisteko egunotan: "Jai gehiago bizi behar ditugu elkar, eta zaila da berriro eskatzea mesedez Portura ez etortzeko".
Era berean, jai-batzordeko kideek iragarri dute ez dutela urtean zehar beste inongo ekitaldi edo festarik antolatuko, "Portu Zaharra jendetzetatik babestu nahian". Hartara, ez dute ekitaldirik antolatuko urriko kultur astean.
Zer dira zurentzako Portu Zaharreko Jaiak?
Gabezia nolabait arindu guran, jai-batzordeko kideek herritarrei galdera bat egin die, baita erantzunakaz bideo bat grabatu ere. Emaitza ikusi gura? Hona hemen emaitza: