Zapatu goizaldean zendu da Lucia Martinez Odriozola kazetari getxoztarra. EHUko Kazetaritza lizentziaturako lehenengo promozioko ikaslea izan zen, baita bertako irakasle ere. Ondoren, agintaldi bitan, unibertsitate horretako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekano-taldeko kidea izan zen.
Horrez gainera, Euskal Kazetarien Elkargoko presidentea izan zen 2006an. Era berean, generoaren ikuspegia lantzen duen Nazioarteko Kazetarien Sareko koordinatzaile gisa jardun zuen, eta Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioko (FAPE) presidenteordea izendatu zuten, besteak beste.
Sare sozialak getxoztarrari agur esateko eta gertukoei doluminak emateko askotariko mezuen lekuko izan dira egun osoan zehar.