2021/09/03 Hitzaldia: Itxialdia vol.8 - Ezer ez da berdin

Berbaldiak eta mahainguruak

Hitzaldia: Itxialdia vol.8 - Ezer ez da berdin

Hitzaldia: Itxialdia vol.8 - Ezer ez da berdin
Punta Begoñako galeriak (Ereaga kaia), Getxo

Ikusleen hitzordu gogokoenetariko bat bueltan da berriz ere: must go bat, dudarik gabe. Irudigintza garaikidearekin lotutako gaiak berraztertu eta eztabaidatzeko espazio honetan, Penelope Umbrico –artista estatubatuarra–, Marta Ponsa –Pariseko Jeau de Pommeko komisarioa–, Duncan Forbes –Londresko V&A Museumeko argazkigintza zuzendaria–, Mirjam Kooimanen –Amsterdamgo FOAMeko komisarioa– edo Jon Uriarte –Londreseko The Photographer’s Galleryko komisario digitala– gisako pertsona ezagunek parte hartuko dute. Hitzaldiak eta hizketaldiak goiz osoan, giro atseginean eta ihesbiderik gabeko tokian, ez hizlari ez parte-hartzaileentzat.

Programa

09:30 Aurkezpena eta ongi etorria
10:00 Elkarrizketa: Penelope Umbrico eta Duncan Forbes (eng)
11:20 Elkarrizketa: Roc Herms eta Jon Uriarte (cast)
12:30 Atsedenaldia eta kafea
13:00 Elkarrizketa: Marta Ponsa eta Mirjam Kooiman (eng)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun