Gazte bat larri zauritu dute Getxon, hautsitako botila bategaz eraso egin eta gero

Erredakzioa 2021ko abu. 22a, 15:37
Bilboko metro konboien abrruan jazo da erasoa, Bidezabal eta Algortako geralekuen artea. © UNAI BRAVO ALONSO - TRANSPORTES DE EUSKADI

Gaur goizaldean, metroko konboien barruan izan da erasoa, Bidezabal eta Algorta geltokien artean. Ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina, daborduko, Ertzaintzak identifikatu du, eta haren bila dabil.

Gizon bat larri zauritu dute gaur goizaldean, beste gizon batek hautsitako botila bategaz eraso egin dionean. Gertaera 07:30ak aldera jazo da, Bidezabal eta Algortako metro-geltokien artean.

Bilboko metroko konboien barruan gertatu da erasoa, gizon bi borrokan hasi direnean. Bidezabaleko geltokira iristean, ustezko erasotzaileak botila hautsi bategaz eraso egin dio besteari, eta lesio larriak eragin dizkio masailean eta lepoan.

Algortan, zauritutakoa artatu dute, eta anbulantzia batek Gurutzetako ospitalera eraman du. Bestalde, erasotzaileak ihes egin du, baina Ertzaintzak identifikatu eta haren bila dabil atxilotzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun