2021eko udako kultur egitarauak

Irailaren 2tik 5era izango da Itzubaltzeta/Romoko Aste Kulturala

Erredakzioa 2021ko abu. 23a, 18:04

Uda pasatzear dagoela, datozen hilabeteetan izango dira Getxoko auzoetako Aste Kulturalak. Lehenengoa Itzubaltzeta/Romon izango da, irailaren 2tik 5era, eta horren berri eman dute antolatzaileek. Ekintza guztiak Santa Eugenia kaleko aparkalekuan izango dira, eta horietan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da –jarduera bakoitzaren ondoan izen-ematerako linka dago–.

Irailak 2, eguena

Irailak 3, barikua

Irailak 4, zapatua

Irailak 5, domeka

GARRANTZITSUA! Erregistro bakoitza sarrera bati dagokio. Inprimakiko inskripzio guztiek sarreran egon beharko dute, ekitaldia hasi baino 10 minutu lehenago, NANa/AIZa dutela (haurren ekitaldietan izan ezik, horietan laguntzaileak bakarrik erakutsi beharko baitu identifikazioa). Ordu horretan egon ezean, sartzeko eskubidea galduko da, eta sarrera libre utziko zaio esparrura sartu nahi duen edonori.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun