Getxoko hondartzetako inguruetan ezarritako lan-ekintzen esparruan, zapatu arratsaldean, abuztuaren 21ean, lanean ari ziren udaltzainek aurreko egunean lapurtutako lau bizikleta berreskuratu ahal izan zituzten. Bizikleta horien balio ekonomikoa mila eurotik gorakoa da –haietako batek bakarrik du 760 euroko kostua–. Hiru bizikleta jabeei itzuli dizkiete, eta horiek salaketa jarri dute. Beharrezko eginbideak amaitu ondoren, txostena epailearen esku jarriko da.
Bestalde, domekan, hilaren 22an, urpekari batek salaketa aurkeztu zuen Udaltzaingoaren komisarian, dikearen inguruan arrantzan ari zela Portu Zaharrean aparkatuta zuen ibilgailuaren barruan hainbat tresna lapurtu ziotelako. Gertakarien inguruko ikerketa ireki ostean, lapurretaren ustezko bi egileak identifikatu dituzte. Une honetan lapurtutako objektuak berreskuratzeko lanean ari dira.