Lokal hori ikuskatzerakoan, polizia-agenteek adingabe bat ere identifikatu zuten alkoholdun edariak kontsumitzen ari zela. Hori dela eta, espedientea ireki dute, eta beste bi zehapen-proposamen egin ziren, bezeroak maskara gabe egoten uzteagatik eta edariak saltokitik kanpora ateratzea baimentzeagatik, zutik eta kalean kontsumitzeko. Lokalaren arduradunek 10.000 euro baino gehiagoko zigorrak jaso ditzakete, salatutako egitateak araudiaren arau-hauste larriak edo oso larriak direlako.
Halaber, osasun-neurriak zaintzeari dagokionez, Udaltzaingoak 45 zehapen-proposamen egin ditu COVID araudia ez betetzeagatik.
Gainera, bi pertsona ikertu dituzte bide-segurtasunaren aurkako delituengatik, baimendutakoa baino alkohol-tasa handiagoagaz gidatzeagatik; horietako bat, gainera, substantzia estupefazienteak hartzeagatik. Beste bi gidari administrazio-bidetik zigortu dituzte, baimendutako alkoholaren mugak gainditzeagatik.