Aurreko edizioen ondoren, 2020ko irailekoa (online sustapen-kanpainak ordezkatu zuena) eta 2021eko martxokoa (establezimenduen barruan egin zena), Udalak kanpainaren funtsa berreskuratu du, esekitoki eta mahaien bidez, produktuak kalera ateratzeko aukera emanez. Denden kanpoaldean denetarik izango dute: modako artikuluak, kirola egitekoak, oinetakoak, lentzeria, liburuak, altzariak, osagarriak…
Eguraldi txarrak kanpoan merkatuaz gozatzeko aukerarik emango ez balu, irailaren 21era arte luzatzea aurreikusi dute.