"Osasun digitala" izeneko jarduera 15 urtetik aurrerako gazteei zuzenduta dago, eta teknologia berrien eta sare sozialen erabilera sozialagoa, gizatiarragoa eta egokitua egiteko tresnak eskaintzea du helburu; horiek erabiltzeak gure bizitzan duen inpaktuaz jabetzeko estrategiak definitzen ditu.
"Muskulu-kateak" tailerrean, 15 urtetik aurrera ere, gure gorputz-eskema eta gorputz-atalak ezagutuko ditugu. Eta muskulu-taldeak lantzeko eta luzatzeko ariketak egingo dira.
"Lan-orientazioa"-n, 17 urtetik gorakoei zuzenduta, jarraibideak, gomendioak eta materialak eskuratzea eta tresna digitalak erabiltzea eskainiko dira, parte-hartzaileek enplegua modu aktiboagoan bilatzen laguntzeko.
Azkenik, bizikletak konpontzeko tailerrean, 14 urtetik aurrera, bizikleta konpontzeko, mantentzeko eta kontserbatzeko oinarrizko printzipioak ezagutzeko oinarrizko teknikak irakatsiko dira.
Informazioa eta izen-ematea doan eta zabalik, plazak agortu arte: Gazte Bulegoa (Tangora Etxea, Algorta etorb. 98. Tel.: 944 66 03 53); gaztebulegoa@getxo.eus (izena eta harremanetarako telefonoarekin batera egin nahi den ikastaroa edo tailerra adierazita); www.getxo.eus/gazteria.
Tailerrak eta ikastaroak: urritik abendura |
|||||
Ikastaroa |
Egunak |
Adina |
Ordutegia |
Hizkuntza |
Tokia |
OSASUN DIGITALA |
Urriak 8 eta 15 |
15 urtetik gora |
10:00-13:00 |
Gaztelania |
Algortako Gaztelekua |
MUSKULU-KATEAK |
Azaroak 13 eta 27 |
15 urtetik gora |
10:30-12:30 |
Elebiduna |
Romoko Gaztelekua |
LAN-ORIENTABIDEA |
Abenduak 4 |
17 urtetik gora |
10:00-13:00 |
Elebiduna |
Romoko Gaztelekua |
BIZIKLETAK KONPONTZEKO TAILERRA |
Abenduak 18 |
14 urtetik gora |
10:00-13:00
|
Gaztelania |
Algortako Gaztelekua |