Lan horiek direla eta, aipatutako jolas-eremuetan ezarriko diren itxiturak eta balizak errespetatzea eskatu dute arduradunek, zoladuran aplikatutako materialak gogortzen uzteko.
Ormazako jolas-eremuko segurtasuna bermatzen duen zoladura indargetzailea berritzeko lanak hasi ditu Getxoko Udalak. Jarraian, datozen asteetan, zoladura hori berritzeari ekingo zaio Borobia plazako eta Bidezabaleko anbulatorioaren ondoko jolaslekuetan.
Lan horiek direla eta, aipatutako jolas-eremuetan ezarriko diren itxiturak eta balizak errespetatzea eskatu dute arduradunek, zoladuran aplikatutako materialak gogortzen uzteko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!