Jarduerak 11 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dira, doakoak dira eta bertan osasun baldintza guztiak beteko dira. Inskripzioa hemen egin daiteke:
- Gazte Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea 98 (Algorta). Tel.: 94 466 03 53/ 688 88 09 85. gaztebulegoa@getxo.eus
- Gazteleku “Gauegun”. Urgull 4 (Algorta). Tel.: 94 466 03 56. gauegungaztelekua@getxo.eus
- Gazteleku “Gure Gune”. Romo Kultur Etxea-RKE. Santa Eugenia plaza 1 (Romo). Tel: 94 466 00 22. guregunegaztelekua@getxo.eus
Eskaintza:
- Paddle Surfa.
- Irailak 17. Bi talde (16:30-18:00 eta 18:30-20:00) eta irailak 18an beste bi (10:00-11:30 eta 12:00-13:30) Kirol Portuan. 11 urtetik 30ra bitartean. 1:30 orduko ikastaroa, begirale laguntzaileekin. Gehienez 10 pertsonako lau talde osatuko dira.
- Zirkua.
- Irailak 22, 17:00etan. Areetako Xake plazan. 11 urtetik 17ra bitartean. Gehienez 20 pertsona. Malabarrak, orekak, akrobaziak, aireko akrobaziak… 10 parte-hartzaileko bi taldetan.
- Tirolinak.
- Urriak 9. 11 urtetik 30ra bitartean. Mendexa Abenturara txangoa (Lekeitio). Autobusez joango dira: irteera 10:00etan (Romon eta Algortan gelditzeko aukeragaz) eta buelta 19:00etan. 11-30 urte. 50 plaza.
- Graffitia.
- Urriak 19, 17:00etan. Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan. 14 urtetik 25ra bitartean.