Esleipendun suertatu den enpresak Algortako Salsidu kaleko 35. zenbakiko atzeko solairuan emango du zerbitzua, eta 94 666 01 09 telefono-zenbakian ere emango du arreta. Beraz, bihartik, eguaztenetik aurrera, Romoko Gobelaurre kaleko 37-BJ 2 lonjan eta 94 481 03 02 telefono zenbakian eskaintzen ziren zerbitzuak ez dira martxan izango.