Lehenengo klasea 07:45ean hasiko da eta azkena 21:30ean. Gainera, zapaturo, 11:00etatik 12:30era, programazio berri horretako jardueraren bategaz lotutako master class bat emango da.
Modalitate eskaintzak honakoak dira: cross training, entrenamendu funtzionala, body pump, adinekoengana zuzendutako bizkortzea, intentsitate handiko tarteen entrenamendua (Hiit), bihotzerako saio leuna, entrenamendua banda elastikoekin, body combat, global fitness, hipopresiboak eta abdominalen zein lunbarren entrenamendua.
Gimnasioko kuotak balio du bai Fadurako eta bai Gobelako aretotan sartzeko, eta areto bakoitzak bere jarduera egutegia izango du. Gimnasioaren abonuak Fadurako sauna eta bainu turkiarra dohainik erabiltzeko aukera ematen du. Zerbitzu horietarako prezioa hilean 37,40 eurokoa da (26,50 eurokoa inskripzioa hilaren 11n egiten denean eta 16,80 eurokoa hilaren 21etik aurrera egiten denean).
Gobelako gimnasioa bideozaintza-sistema baten bidez kontrolatuko da, eta ez da langilerik egongo, antolatutako eskoletan izan ezik. Faduran, berriz, aurrez aurreko arreta mantenduko da. Bi instalazioetan ordutegiak zabalduko dira. Horrela, aretoak astelehenetik barikura egongo dira zabalik 07:30etik 21:30era (eta asteburu eta jaiegunetan 08:30etik 21:30era).
Informazio gehiago: getxokirolakfitness@gmail.com , Getxo Kirolak-eko jendearen arretarako bulegoetan eta www.getxokirolak.eus webgunean