Hasiera-hasieratik, ondare-ondasun hori berreskuratzeko proiektuaren helburu nagusietako bat izan da herritarrei irekitzea eta haien parte-hartzea sustatzea; izan ere, prozesu horren helburua da Getxoko eraikin ikonikoenetako bat herritarrei itzultzea. Horregatik, Punta Begoña Fundazioak, kudeaketaren egungo arduradunak, erabaki zuen Abrako badian begiratoki horrek duen ikuspena aprobetxatzea eta fatxadak mihise gisa erabiltzea, obraren fase berriaren etorkizuneko emaitza eta erabilpen publikoko izaera azaltzeko.