Getxoko EH Bilduk jakinarazi duenez, Getxoko zinema-aretoetan Nora filma gaztelerara bikoiztuta proiektatzen ari dira. Jatorrizko hizkuntza euskara da, eta, aretoetako jabeen erabakiaren ondorioz, bertoko euskaldunek ez dute lan hori euskaraz ikusteko aukerarik.
Ez da lehenengo aldia halakorik gertatzen dena gurean; Loreak eta Handia filmak ere gaztelaniaz proiektatu zituztela deitoratu dute koaliziokoek: "Nahikoa da. Ez dugu gure herritik alde egin nahi euskal zinemaz gozatu ahal izateko".
Horren aurrean, Nora filma euskaraz proiekta dezatela eskatzeko eskaera zuzena egin gura diote Getxo Zinemakeko arduradunari; horretarako, sinadura bilketa abiatu dute Change.org plataformaren bitartez.