Goiatz Labandibar Arbelaitzen (1985, Oiartzun) Biharamuna eleberria gaurkotasun handiko testua da, estiloa zein gaiari dagokienez, eta egungo belaunaldi gazteen kezkak jasotzen ditu. Ohiko bizimodua duen emakume arrunt bat da protagonista, eta ezusteko gertakari batek bere eguneroko normaltasuna krisian jarriko dut. Epaimahaiaren hitzetan, "lan hau narrazioaren freskotasunagatik nabarmentzen da, irakurlea istorioan zuzenean sartu eta kontakizunak aurrera egin ahala tentsio narratiboa mantentzen duelako".
Bestalde, Miguel Paz Cabanas Corralek (1963, Sestao) gaztelaniazko lanentzako saria irabazi du Banksy estuvo aquí eleberriagaz, zehaztu gabeko gerra-gatazka batean girotutako istorioa, hain zuzen ere. Bertan, gure orainarekiko elkarrizketa planteatzen du, alderdi auto-ironikoa eta entsegu-estiloa erakusten dituela. Azken horren bidez, irudiak gure gizartean duen botereari buruzko gogoeta egiten du. Lehiaketako epaimahaiak azpimarratu duenez, "egileak garai hauetako azalkeria nahasten jakin izan du gerraren sakontasunarekin, edozein gerrateren sakontasunarekin eta iheslarien minarekin, giza izaerarekin oso atsegina ez den testu bat lortzeko".
"Txiki Baskardo" haurrentzako kontakizun-lehiaketari dagokionez, Laia Petralandak, Caro Baroja BHIko ikasleak, euskarazko saria irabazi du, gaur egungo gaiak jorratzen dituen kontakizunagaz, hala nola bullyinga eta sexu-aniztasuna, kikiltzen ez uzteko eta nork bere burua onartzea sustatzeko. Bestalde, Romo-Artaza institutuko Claudia Montañések irabazi du gaztelaniazko saria, oso istorio irudimentsuagaz, ondo eratua, non, besteak beste, helburu komunak lortzeko batasun-mezu bat planteatzen duen.
Laugarren edizioa
“Ramiro Pinilla” lehiaketaren laugarren ediziora 192 lan aurkeztu dira; horietako 11, euskaraz. Parte-hartzaileetako 56 Euskal Autonomia Erkidegokoak (horietako 15, getxoztarrak) eta Nafarroakoak dira, eta gainontzekoak espainiar Estatuko ia lurralde guztietakoak. Lehiaketako epaimahaia Juan Kruz Igerabide, Inazio Mujika eta Txani Rodríguezek osatu dute. “Ramiro Pinilla” lehiaketako sariak 6.000 eurokoak dira, eta 1.000 euroko laguntza emango da lanak argitaratzeko. Haurrentzako “Txiki Baskardo” lehiaketan Azkorri, Europa, Julio Caro Baroja, Artaza-Romo, Aixerrota eta Santístima Trinidad ikastetxeetako DBHko 1. Mailako ikasleek parte hartu dute.