Portu Zaharreko itsas hondoa garbitzeko ekimena antolatu dute domekarako

Erredakzioa 2021ko ira. 21a, 15:15
Aurreko garbiketa saio bateko artxiboko irudia. © GETXOKO UDALA

Itsas Zaindarien Sareko urpekariek, Getxoko Udalaren laguntzagaz, Portu Zaharreko itsas hondoa garbituko dute domekan, hilak 26, 09:00etatik aurrera. Ekintza Marefondum eta Divertek elkarteek antolatu dute. Aurten Portu Zaharrean egingo den era honetako bigarren ekintza izango da –lehenengoa iragan ekainean egin zen–. Oraingo honetan ere, itsasoaren hondotik ateratzen diren hondakin kiloak janari-kiloengatik trukatuko dituzte. Elikagai Bankuen Federazioari emango zaizkio elikagai-kilook.

Garbiketaren helburua da hiritarrak sentsibilizatzea, gizakion jarduerak kostaldean, ozeanoetan, aintzira eta ibaietan dituen ondorioen inguruan. Eta hiritarrak arduratzea beren ekintzek ingurumenean eragin txikiagoa izan dezaten. Besteak beste, herritarrak heztea eta erantzule egitea da helburua: itsasertzaren aberastasunaz eta hauskortasunaz eta gure keinuek naturan dituzten ondorioez; hondakinen jatorriaz (% 80k kontinentean du jatorria), horien bizi-iraupenaz eta kostaldeetan duten eraginaz; eta herritarren keinu ekologikoez.

Urpekari taldeak pertsona boluntarioen laguntza izango du lehorrean, eta horregatik udalerriko bizilagunak bultzatu nahi dira parte har dezaten.

Ekologia ekintza horri buruzko argibide gehiago jasotzeko, jarri harremaneran marefondum@gmail.com helbidearen bitartez.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun