Horren ordez, egun eta ordu berean, El Beso lana eskainiko dute, Isabel Ordaz eta Santiago Molerok antzeztuta, eta horretarako sarrerak urriaren 11tik aurrera egongo dira salgai, 15 eurotan.
Pentación Espectáculos lanaren banatzaileak eta aktoreak berak adostu dute, azken horrek hala eskatuta eta ados jarrita, amaitutzat ematea La habitación de Maríaren bira Logroñon aste honetan bertan eginiko emanaldiakaz.
Kultur Etxeak aurretik erositako sarrera guztien itzulketa egingo du datorren astelehenean hasita, irailaren 27an. Txartelaz erosi dituztenei laster itzuliko zaie dirua. Eskudiruz zein datafonoz ordaindu dutenak Muxikebarriko txarteldegira edota Romo Kultur Etxera joan beharko dira dirua eskatzeko.