Gaur, martitzena, Ertzaintzak eta Guardia Zibilak droga-trafikoaren aurkako operazio zabala burutu dute Bilboko itsasadarraren ezkerraldeko eta eskuinaldeko hainbat herritan, tartean Getxon. El Correo egunkariak jakinarazi duenez, agenteek 11 pertsona atxilotu eta beste lau identifikatu dituzte. Gainera, zenbait etxebizitza eta taberna miatu dituzte operazioan. Momentuz, Segurtasun Sailak ez du gertatutakoaren inguruko xehetasun gehiagorik eman.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!