Jardunaldian, hegaztiei eraztuna ipintzeko ohiko ekintza zientifikoa gauzatuko da, hezeguneko ponpa-etxolan, 09:00etatik 12:30era, beti ere eguraldi ona egiten badu, euria edo haize gogorra egitekotan bertan behera utziko baitute, arriskutsua delako hegaztien segurtasunerako.
Bertaratuko den jendeari hegaztiei eraztuna ipintzeko teknika azalduko zaio, bai eta zer eskakizun bete behar diren eta zer garrantzi duen hegaztiak ezagutzeko eta kudeatzeko, maila globalean zein lokalean. Gainera, harrapatuko diren aleak gertutik ikusi ahal izango dira, eta bertaratuko direnei euren biologiari, ezaugarriei eta Bolueko hezegunean bertan duten presentziari buruzko azalpenak emango zaizkie. Begoña Valcarcel eta Sergio de Juan adituek aurkeztuko dute ekitaldia.
Jarduera doakoa da eta ez da aldez aurretik izenik eman behar.