Nabarmen hobetu dituzte lurpeko komun horiek, 143.000 euroko inbertsioa eginda. Ahalik eta funtzionaltasun handieneko diseinuagaz egin dituzte beharrok, "herritarren erabilera erosoagoa izan dadin, kalitate arkitektonikoa izan dezaten, eta garbitzeko eta mantentze-lanak egiteko eta materialak eta elementuak erraz berritu daitezen", arduradunen arabera. Gainera, komunen erreforma integralaz gain, horien irisgarritasuna konpondu dute ere, barrualdera errazago sartzeko.
Bizkaia Zubia plazako komun publikoak, eraberritu ondoren, zabalik daude dagoeneko
— Getxoko Udala (@GetxoUdala) September 29, 2021
https://t.co/NZWwg6timo#Getxo #GetxoBiziEzazu #GetxoEkinezpic.twitter.com/2fcVtgx4eG
Ekipamendu berriak komun bereiziak ditu, eta horiei ezgaitasuna dutenentzako komun misto bat gehitu zaie, haurtxoentzako aldagailu bat duena.