Beste urte batez, bertsolariak, musikariak eta dantzariak elkarregaz arituko dira Hitzaren Dantza ekitaldi berezian. Bihar izango da, barikuan, urriaren 1ean, 19:00etan Muxikebarri antzokiko Ereaga aretoan, Beñat Vidalek aurkeztuta.
Bertan, Anjel Mari Peñagarikano, Oihana Iguaran eta Paule Loizaga bertsolariakaz batera, Dangiliske taldea eta Nagore Clemente musikari eta dantzariak, Josu eta Aritz Landeta musikari eta kantariak, Haizea Hormaetxea eta Gorka Granado dantzariak eta Jon Ortega eta Karlos Galan txalapartariak egongo dira.
Bertaratzeko gonbidapenak Muxikebarrin eskuratu daitezke.