Oposizioko hiru alderdiek uste dute ez dela OHZ igotzeko unerik onena, ez eta modurik egokiena ere, aintzat hartuta krisi ekonomikoa. Ez dute begi onez ikusten pandemiatik eratorritako egoerak kaltetutako herritarrak eta merkatariak zergapetzea. Horrez gain, uste dute Udalaren finantza egoerak ahalbidetzen duela OHZ ez igotzea. Horren aurrean, baina, udal gobernuak azpimarratu du zerga KPIra egokitzeko "ohiko eguneratzea" baino ez dela, "diru-sarrera eta gastu arruntak orekatzeko gomendagarria, eta ez duela eskatzen aurretiaz jendaurrean jartzeko izapidea ere".
PPk bost zuzenketa aurkeztu ditu, besteak beste, proposatzeko % 2 murriztea karga-tasa edo % 50eko hobaria ematea eguzkitik datorren energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak dituzten higiezinei. Aldiz, EH Bilduk beste bi aurkeztu ditu, hutsik dauden etxebizitzei eta etxebizitza turistikoei OHZ areagotzeari buruzkoak. Guztiak baztertu dira; izan ere, Ogasuneko arduradunak adierazi duenez, “udal zerbitzuen emakida bermatzean datza, ez finantzazioa higatzean. Aurkeztutako zazpi zuzenketetatik bakarra da gobernuak egindako proposamenari zuzendua. Gainerakoak zerga ordenantzaren beste alderdi batzuen zuzenketak dira, ez direnak proposatutako aldaketaren xede”.