Gaur hasiko dira Getxoko Toponimia Ibilbideak

Erredakzioa 2021ko urr. 6a, 14:20

© GETXOKO UDALA

Gaur, eguaztenean, abiatuko dira aurtengo Getxoko Toponimia Ibilbideak. Horien bitartez, udalerriko toponimia, historia, kultura eta naturaren nondik norakoak beren-beregi ezagutzeko aukera egongo da. Getxoko Udalaren laguntzagaz Bizarra Lepoan euskara-elkarteak antolatutako ibilbide horiek ikastetxe, euskaltegi, elkarte eta norbanako orori zuzenduta daude. Azalpen denak euskaraz izango dira, eta nonork ulertzeko arazorik izango balu, horren mailara egokituko dira azalpenak.

Ibilbideak ohiko tokietatik izango dira, hurrengo hitzorduakaz:

  • Betiko Getxo: urriaren 6an, 18:30ean; eta urriaren 20an, 18:00etan. Irteera Andra Mariko Kiroldegitik. (Europako Ondare Jardunaldien barruan).
  • Getxo Barria: urriaren 9an, 10:00etan; eta urriaren 14an, 18:30ean. Irteera Neguriko Karmengo elizatik. (Europako Ondare Jardunaldien barruan).
  • Kostaldeko Getxo: urriaren 19an, 18:30ean. Irteera Portu Zaharreko Etxetxutik.
  • Punta Begoña: urriaren 8an, 18:30ean; eta urriaren 28an, 18:30ean. Irteera Punta Begoñatik.

Astean zehar, goizez, ikastetxeek ibilbideak egiteko aukera izango dute.

Informazio gehiago eta izen-emateak udal webgunean, www.bizarralepoan.eus helbidean eta 688 635 350 telefono zenbakian egin daitezke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun