Uribitakora

Denon kalte

Beñat Vidal 2021ko urr. 7a, 10:20

Hemen duzue entzungai Beñat Vidalek ALBEko kideak uztaileko HIRUKArako bidalitako argazkiari emandako erantzun ederra.

Trakatan trostan hementxe nator,
gaur eguraldi bikaina!
Trakatan trostan, uda heldu da,
pinu hauek ze tamaina!
Trakatan trostan, kaka zaharra...
eguneroko ordaina...
Kakaz ederto ongarrituta
saiatzen gara gu baina,
guk gura bezain arin ez da ba
biguntzen hemen lur gaina.

Bakean geunden egun batean,
bakea kolpez lehertu,
zarata baten iritsi ziren
hainbat makina ugertu.
Harri-txintxar hau hiru egunez
botaz ez ziren aspertu,
lurra antzutu ziguten eta
ez dira berriz agertu.
Baina zertara etorri ziren
ezin dut ondo ulertu.

Onik ez diot baina ikusten,
guzti hau da denon kalte.
Lehen belardi bakarra zena,
orain bi eta aparte.
Baina oraindik da inguru hau
nire etxe, nire parte;
bihar berriro etorriko naiz
nire apatxak bitarte.
Kaka egiten jarraituko dut
belarra hazten den arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun