Uribitakora

Lapurrak eta Sorginak ez erre

Aitor Fdez. de Martikorena 2021ko urr. 5a, 11:32

Hemen duzue entzungai Aitor Fdez. de Martikorenak ALBEko kideak ekaineko HIRUKArako bidalitako argazkiari emandako erantzun ederra.

Irudi batzuk errazak dira
denboran-eta kokatzen;
hala, guk sua ikusiz gero
plaza erdian loratzen
eta jendea pozarren dantzan,
laster gara konturatzen
solstizioa ailegatuta
San Juan ari dela ospatzen...
Eguzkiaren indarra orduan
zaigu barruraino sartzen.

Argazki honek hori guztia
pentsarazten du, jakina;
hausnarketa bat sortzeko beste
arrazoi badakar, baina:
bertan agertzen diren guztiak
neskak dira, alajaina!
Toki publiko hori hartuta,
iraultza dute egina:
etxe barrutik plazara joan
ziren andreak antzina!

Zer kantu dute ahoan haiek
dantzan dabiltzan artean?
Zer gura dute kiskali dadin
gaiztakerien kaltean?
Sugeak eta sorginak ziren
biktimak garai batean;
baina denborak aldatu dira,
igar bedi abestean:
andre guztiak eta sorginak,
erre ez, utzi bakean!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun