Eguzkiak alde egindakoan
hutsik daukagu larrea,
egurra batu ta sua piztuz
gailenduz usain errea.
Batu gaitezen gure sorginei
eginez gorazarrea:
dantza, irrintziak, zoramena
algara eta barrea;
presta gaitezen, goza dezagun
has dadila akelarrea!
Ezkutuan ta zuhaitz artean
ibiltzen ziren horrela,
ukenduak egiten bazuten
jakinduria itzela.
“Sorgin madarikatu horiek
akabatu ditzatela!”.
Sorgin ehiza abiatu zuten
hau bai gizarte ustela…
Lehen debeku ugari zituzten
orain gurean bezela.
Inkisizioak hartu zuen
XVII.mendea,
Zugarramurdin hedatu egin zen
sekulako atsekabea.
Hainbeste_emakume epaituta
erretzea zen bidea?
Kontatu ziguten historia
ez zen horrela, ordea,
egitik gaur dakigunerarte
itzela dugu aldea.