Saioak doakoak dira, eta migrazioak dakartzan erronkak pertsonalki eta profesionalki bizi izan dituzten bideratzaileak egongo dira. Hitzorduak zapatuetan, txandaka, batean bai eta bestean ez, 17:00etatik 20:00etara izango dira, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan (Algorta, Martikoena, 16). Lehenengo saioa urriaren 16an izango da. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, aurretik eskatuta.
Izen-ematea
Parte hartu gura duten emakumeek izena eman ahal izango dute Herritarren Arretarako Bulegoetan ( 944 660 000 zenbakian aurretiko hitzordua eskatuta), udal webgunean (www.getxo.eus/eu/inmigracion) edo 655 603 809 telefono zenbakian.